Sabino Arana Goiri jaio zen Abandon, familia karlista batean. Industrializazio azkarrak eta Espainiako Estatutik Euskal Herrira milaka langile eraman zituen migrazioak markatutako gizartean. Euskal nazionalismoaren lehen ideologotzat jotzen da, Xaho zuberotarraren ostean. Euzko Alderdi Jeltzalea sortu eta bere anaiarekin batera ikurrina asmatu zuen.
Bere figura eztabaida iturri da: batzuek bere izaera arrazista nabarmentzen dute; beste batzuek, euskal abertzaletasunari eginiko ekarpena. Euskarazko izen eta neologismo ugari berak sortuak dira.
Jurgi Kintana Goiriena, Sabino Arana Goiri: Euzkadiren aita (1865-1903) (Elkarlanean).