argia.eus
INPRIMATU
Ryan Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari nagusia bahitu zuen ETA militarrak

Jose María Ryan Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari nagusia bahitu zuen ETA militarrak. Astebeteko epean zentral nuklearraren lanak gelditu ezean, Ryan hilko zutela mehatxu egin zuten. Espainiako Gobernuak adierazi zuen xantaiarekin ez zutela "ezer lortuko" eta egun gogorrek euskal gizartea astindu zuten. Besteren artean, Ryanen emaztea eta haurrak telebistan agertu ziren beren senarraren eta aitaren bizitzagatik erregu eginez. ETAk Lemoizen aurka borroka estrategikoa zeraman eta epea betetakoan hil egin zuten.

Ekintzak ETAren aurkako ordura arteko manifestazio jendetsuenak eragin zituen, baita geroz eta indartsuagoa zen mugimendu antinuklearraren baitan eztabaida handiak eragin ere.

1984an obrak bertan behera gelditu ziren.

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011) (Maiatz).