argia.eus
INPRIMATU
Rosa Zarra hil zen, Ertzaintzaren pilotakada batek sabelean jo eta zortzi egunera

Rosa Zarra donostiarra hil zen, 58 urterekin, Ertzaintzaren gomazko pilota batek jo eta zortzi egunera.

Zauritu zuten egunaren bezperan, Lasa eta Zabalaren gorpuak Tolosako hilerrira eraman zituzten, eta istilu larriak gertatu ziren Ertzaintzarekin. Horren aurka protesta egiteko Euskal Herria Askatu plataformak elkarretaratzera deitu zuen Amara Berriko Bakearen Usoaren inguruan. Toki berean, ostegunero, Alditrans enpresako langileak elkartzen ziren ETAk bahituriko Jose Maria Aldaia enpresaburuaren askatasuna eskatzeko.

Bi elkarretaratzeak amaitzean, tentsioa igo eta istiluak hasi ziren. Ertzainak agertu, tiro egin eta Rosa Zarra jo zuten sabelean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen Zarraren familiak salaketa jarri ondoren. Auzitegiko medikuek arrazoi naturalengatik zendu zela ondorioztatu zuten. Aldiz, Zarraren nefrologoak adierazi zuen pilotakadak eragindako infekzioarengatik hil zela. Epaileak soilik bertsio ofiziala hartu zuen aintzat, eta auzia artxibatu zuen.

 

Inaxio Esnaola, 25 urte Rosi Zarra hil zenetik: Egia zor diete (Irutxuloko Hitza)