argia.eus
INPRIMATU
Rosa Luxemburgek bere azken artikulua argitaratu zuen, bere hilketaren bezperan

Rosa Luxemburgek bere azken artikulua argitaratu zuen Rote Fahne aldizkarian, bere hilketaren bezperan. ‘Ordena gailendu da Berlinen’ zuen izenburua, altxamendu espartakistaren porrotari erreferentzia eginez. Bertan iraultzarekin zuen konpromisoa berretsi zuen eta beste iraultza proletarioen porrotaren ostean bezala, berriro ere zutituko zirela aldarrikatu zuen. Hurrengo egunean Karl Liebknechtekin batera hilko zuten eskuin muturreko Freikorps paramilitarrek, Alemaniako gobernu sozialdemokrataren aginduetara.

Rosa Luxemburg, Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti / Ordena gailendu da Berlinen. (Katakrak).