argia.eus
INPRIMATU
Roberto Perez Jauregi gazteari tiro bat jo zion Espainiako Poliziak, Burgosko epaiketen aurkako protesta batean Eibarren

Roberto Perez Jauregi gazteari tiro bat jo zion Espainiako Poliziak, Burgosko epaiketen aurkako protesta batean Eibarren. Maoismotik hurbil zegoen Espainiako Alderdi Komunista Internazionaleko kidea zen (PCEi), geroago PTE (Espainiako Lanaren Alderdia) bilakatuko zena. Lau egunera hil zen. Ez dute sekula inor epaitu hilketagatik.

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).