argia.eus
INPRIMATU
Irlandan Limerickeko Sobieta eratu zuten, moneta propioa inprimatuz eta premiazko produktuen prezioa ezarriz

Robert Byrne errepublikano irlandarraren hileta egin zuten Limerick hirian. Espetxetik ihes egiteko saiakeran hil zuten ingelesek. Hiletaren ostean greba orokorra hasi zuten zonaldearen militarizazioaren aurka, eta Limerickeko Sobieta eratu zuten, moneta propioa inprimatuz eta premiazko produktuen prezioa ezarriz, besteren artean.