argia.eus
INPRIMATU
Remigia Etxarren funanbulista jaio zen Iruñean

Remigia Etxarren funanbulista jaio zen Iruñean. Bere estraineko agerraldia 1882ko Sanferminetan egin zuen Iruñeko zezen plazan, eta hurrengo urtean Arga ibaia lau aldiz gurutzatu zuen lurretik 10 metrotara zegoen sokaren gainetik; horregatik Argako erregina bezala ezagun egin zen. 1892an Ondarroan izandako istripu batek ikuskizunetatik aldendu zuen 1904ra arte, baina orduan ere ez zen gai izan aurretik egindakoak errepikatzeko.

Joxemiel Bidador (Nafarkaria, 1996ko otsailak 23).