argia.eus
INPRIMATU
Enrique Antolín Jaurlaritzako sailburua atxiki zuten Kantabrian lan gatazkan murgilduta zeuden siderurgiako langileek

Reinosako siderurgiako langileek Enrique Antolín atxiki zuten enpresa uztera zihoala, Kantabrian. Enpresaren kontseilari orokorra eta Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako sailburu izendatu berria zen. Guardia Zibila bera askatzera joan zenean istilu gogorrak izan ziren. Birmoldaketa industrialaren ondorioz milaka lanpostu galdu zituzten herrian, eta Forjas y Aceros de Reinosa-n ere murrizketak egitekotan ziren. Kortatu taldeak gertakari honi egiten dio erreferentzia Platinozko sudurrak abestian.

Javier Lezaola (El Diario de Cantabria, 2017ko martxoak 6).