argia.eus
INPRIMATU
Rainbow Warrior Greenpeaceko itsasontzia leherrarazi zuten Frantziako zerbitzu sekretuek Zeelanda Berrian

Rainbow Warrior Greenpeaceko itsasontzia leherrarazi zuten Frantziako zerbitzu sekretuek Zeelanda Berrian. Aucland hirian porturatua zen ontzia, frantziarrak Ozeano Barean egiten ari ziren entsegu nuklearren aurkako kanpaina betean. Urpeko bi lehergailu jarri zizkioten. 36 urteko Fernando Pereira argazkilaria hil zuten.

Kasua nazioarteko eskandalu bilakatu zen, Charles Hernuren aginduz eta François Mitterranden oniritziarekin, gobernua tarteko zela jakin zenean.

Bi agente frantziar atxilotu zituen Zeelanda Berriko Poliziak.

Rainbow

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)