Rachel Carson biologoak Udaberri Isila liburua argitaratu zuen. Bertan, produktu kimikoen gehiegizko erabilerak naturan duen eragin kaltegarria ikertu eta salatu zuen. Pestiziden industriaren desinformazioa salatu zuen, kutsadura saltzen zuelako aurrerapenaren izenean.
Ekologiaren aitzindaria izan zen, eta mugimendu ekologista pizten lagundu zuen.
DDTak oraindik ez dio barkatu Rachel Carson-i (Pello Zubiria, ARGIA, 2008ko ekainak 1).