Quebecen independentziaren inguruko bigarren erreferenduma egin zuten. %94ko parte-hartzea izan zen, baiezkoa %49,42 eta ezezkoa %50,58 aldearekin gailendu zen. Quebec gehiengo frankofonoa duen Kanadako lurraldea da eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute. Halere, bertako indigenek ez dute independentismoa babestu izan, jatorrizko herrien aldarrikapenak bazter utziko dituenaren beldur.
Francisco Letamendia, Juego de espejos. (Ed. Trotta).