argia.eus
INPRIMATU
Prestige petrolio-ontziaren katastrofea hasi zen

Prestige petrolio-ontziaren katastrofea hasi zen. Jitoan zebilela azaldu zen Galiziako kostan. Porturatzea eskatu zuen, baina Espainiako Gobernuak ez zion utzi, eta sei egunera ondoratu zen 77.000 tona fuel-olio Kantauri itsasoan isuriz. Nunca Mais plataforma ekologista sortu zen gertatutakoa salatzeko.