argia.eus
INPRIMATU
Australiaren kolonizazioa hasi zuten britainiarrek, presoz jositako lehen itsasontziak iritsi zirenean

Preso britainiarrez jositako lehen itsasontziak iritsi ziren Australiara eta aborigenena zen lurraldean lehen kolonia ezarri zuten. Agintari britainiarren asmoa bertan kolonia penala eraikitzea zen han, presoak hara bidali eta kolono libreen zerbitzari izan zitezen. Ekintzaile indigenek inbasioaren eguntzat hartzen dute “australiarren eguna” eta ez dutela ospatzeko ezer aldarrikatzen dute, ez bada kolonizatzaile europarren aurkako erresistentzia.