PPko Gasteizko alkate Alfonso Alonsoren gutun faltsua sartu zuten ekintzaile batzuek Udalak doan banatzen zuen Gasteizko Kazeta hilabetekariaren 4.000 aletan. PP agintean zegoen Araban eta Gasteizen, eta Gasteizko Z ekimen anonimoak "erreboltarako gonbidapena" luzatu zien gasteiztarrei zenbait ekintzarekin, denen artean Gasteiz "desPPtzeko". Udalak Udaltzaingoaren unitate bat jarri zuen gutun faltsuaren ekintzaileen bila, baina ez zituzten sekula egileak harrapatu.
Gasteizko Z-k apirilean eman zuen ekintzaren azalpena aldizkari batean. Lotura honetan aldizkaria PDFan.
ARGIAren ikerketa.