argia.eus
INPRIMATU
Portugalen greba orokorra deitu zuten Salazar diktadorearen aurka

Portugalen sindikatu komunistak eta eragile anarkistek greba orokorra deitua zuten. Milaka langilek deialdiarekin bat egin zuten eta istilu gogorrak izan ziren Salazar diktadoreak sindikalismoa faxisten esku uzteko hartutako erabakiaren aurka. Azkenik, gobernuak matxinada gogor zapaldu zuen.