argia.eus
INPRIMATU
Portugalen Krabelinen Iraultza hasi zuten diktaduraren aurka militar ezkertiarrek

Portugalen Krabelinen Iraultza hasi zuten. Diktaduraren aurka ezkerreko mugimenduek bultzatutako altxamendu militarra izan zen, herritarren babesarekin demokrazia berrezarri eta kolonia portugaldarrei independentzia ematea ahalbidetu zuena. Altxamenduaren seinalea Grândola Vila Morena kantua Radio Renascençan jartzea zen.

50 urte luzeko diktadurak ez zuen jakin bere boterea defendatzen eta 24 ordutan kolapsatu zen. Emakumeei gizonezkoen eskubide berak aitortu zizkieten eta lehen aldiz bozkatu ahal izan zuten handik gutxira. Preso politiko guztiak ere berehala askatu zituzten.