Poliziari Gipuzkoan telefonoak pintxatzen ez laguntzeko eskatu zien Telefónicako langileei CCOO sindikatuak. Herrialde horretan Espainiak Poliziaren entzunaldi telefonikoen kasuak zenbateraino igo ziren ikusita egin zuen deia sindikatuak. Komunikazio konpainiako langile eta teknikari ugarik hauek instalatzeari uko egin zioten.
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).