Pistolaz duelua egin zuten Txilen Salvador Allende eta Raúl Rettig senatariek. Senatuan eztabaida sutsua izan ondoren, Rettig erradikalak Allende sozialistari desafioa bota zion. Biak bizirik atera ziren. 18 urte geroago, Allende Txileko presidentetzara iritsi zenean, berradiskidetuta ordurako, bere gobernuan enbaxadore izan zen Rettig.
Eduardo Labarca, Salvador Allende. Biografía sentimental.