argia.eus
INPRIMATU
Pierre Etxeberri izpurarra fusilatu zuen Frantziako armadak, I. Mundu Gerran desertatzea egotzita

Pierre Etxeberri izpurarra fusilatu zuen Frantziako armadak, I. Mundu Gerran desertatzea egotzita. Gerra kontseiluan heriotzara zigortu zuten beste soldadu batekin. Hainbat lekukoren arabera, irailaren 30ean obus batek haren lubakian eztanda egin zuenean Etxeberrik basora egin zuen ihes. Bere hitzetan, ez zegoen lubakian eztandaren unean. Desertzio karguengatik fusilatutako lehen euskalduna izan zen, baina ez azkena. Behe-Pirinioetako prefetak igorritako gutun baten arabera, bere departamenduan 812 desertzio eta 6.444 intsumitu kalkulatu zituen. 25 urte zituen.