argia.eus
INPRIMATU
De Lancre inkisidoreak “sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin

Pierre de Lancre inkisidoreak “sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin. Bertako hizkuntza, ohiturak, lan-molde eta abarretan deabruaren ukitua besterik ez zuen ikusten. “Hizkuntza arraro eta ezezagun batean mintzo dira; horixe da lehen seinale txarra”, idatzi zuen, adibidez.

Senpereko gazteluan egindako epaiketetan 200 lagun torturatu eta hilarazi zituen, gehienak emakumeak.

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta).