argia.eus
INPRIMATU
Picassoren hainbat lan suntsitu zituen eskuin muturreko talde batek Madrilen

Picassoren hainbat lan suntsitu zituen eskuin muturreko talde batek Madrilen. Litografiak Theo galerian zeuden ikusgai, eta Comando de Lucha Antimarxista izena hartuta, galeriari eraso egin zioten. Erasotzaileen artean José Alberto García, Alfonso Moreno, Ricardo Manteca eta Francisco José Alemany izan ziren, poliziak edo Poliziarekin lotura zuten faxistak. Picassoren 90. urteurrenean haren irudiak jarri zituzten hainbat galeria eta liburu-denda eraso zituzten.

Marie-Claude Chaput (koord.), Sucesos, guerras, atentados: La escritura de la violencia y sus representaciones (PILAR).