argia.eus
INPRIMATU
Petrolioaren prezioa egun batetik bestera biderkatu zuten arabiar herrialdeek

Petrolioaren prezioa egun batetik bestera biderkatu zuten arabiar herrialdeek. Kuwaiten bilduta, produkzioa murriztea erabaki zuten. Egun batzuk lehenago Israelen aurka Yom Kippur gerra hasi zen, eta AEB hura babesten ari zela jakitean arabiarrak petrolioarengan esku hartzera bultzatu zituen lehen aldiz. Sei hilabetean prezioa laukoiztu egin zuten Mendebaldeko ekonomietan krisi handia eraginez.

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente).