argia.eus
INPRIMATU
Petrolio-ontzi bat urperatu zen Galiziako kostaldean

Petrolio-ontzi bat urperatu zen Galiziako kostaldean. Aegean Sea izeneko ontziak A Coruñara 79.300 tona petrolio zeramatzala, portuaren sarreran harkaitza jo eta bitan zatitu zen. Gainera, leherketa baten ondorioz ontziak eta garraiatzen zuen petrolioaren zati batek su hartu zuten. Milaka tona petrolio isuri zituen itsasora hondamendi ekologikoa eraginez.

Euskaldunon Egunkaria (1992ko abenduak 4).