Petrogradoko emakume langile talde batek greba orokorra abiatzean Otsaileko Iraultza piztu zen. I. Mundu Gerran sartuta zegoen herrialdea, eta eskasia zen nagusi. Ogia zen beren eskari nagusia, eta hiriko gainontzeko langileak berehala batu zitzaizkien. Soldaduek eraso egin zieten protestei hasieran, hauek hauspotuz, eta egun gutxira hauek ere langileekin egin zuten bat. Egun gutxira Tsarrak abdikatu behar izan zuen. Greba abiatu zuten emakumeen omenez, gaurko eguna Emakume Langilearen Eguna izendatu zuten Sobietar Batasunean, egun mundu osora hedatua.
Cincia Fencia eta Daniel Gaido, Feminismo y Movimiento de Mujeres Socialistas en la RevoluciĆ³n Rusa.