Peruko presidente izandako Alberto Fujimoriri 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Bere agintaldian estatu indarrek egindako giza eskubideen urraketa, hilketa eta bahiketak egotzi zizkioten. Bere lehen agintaldian legebiltzarra baliogabetu zuen eta botere osoa bere gain hartu zuen, AEBen babesarekin.