argia.eus
INPRIMATU
Miss Unibertso lehiaketaren aurkako manifestazioa egin zuen Peruko mugimendu feministak Liman

Peruko mugimendu feministak Miss Unibertso edertasun lehiaketaren aurkako manifestazioa egin zuen Liman. Ehun emakume bildu ziren Sheraton hotelaren aurrean, barnean lehiaketa burutzen ari zirela. Emakumeak kosifikatzearen aurka mintzatu ziren, orduko prentsak “sorginen matxinada” deiturikoa giltzarria izan zen herrialdeko mugimendu feministaren ikusgarritasunean.