argia.eus
INPRIMATU
'Patriot Act' onartu zuten AEBetan, herritarren bizitza pribatua zelatatzeko legea

Patriot Act legea onartu zuen George W. Bush AEBetako presidenteak. Horren bidez gobernuak herritarren bizitza pribatua zelatatzeko eskumena eskuratu zuen. Baliatu zuten giza-eskubideen aurkako urraketa larriak justifikatzeko, besteak beste Guantanamokoak, Abu Grahibeko torturak eta CIAk buruturikoak. 2011n, Barack Obama presidenteak beste lau urtez luzatu zuen legea.