argia.eus
INPRIMATU
Paterson zeta lantegiko 24.000 langilek greba hasi zuten AEBetan, zortzi orduko lanaldiaren alde

Paterson zeta lantegiko 24.000 langilek greba hasi zuten New Jerseyn (AEB) zortzi orduko lanaldia eta baldintzak hobetzea eskatuz. Zenbait hilabetez istilu handiak zian ziren eta Poliziak 1.850 langile atxilotu zituen, tartean ordezkari sindikalak. Bost hilabeteko errepresio gogorraren ondoren langileak lanera itzuli ziren helburuak lortu gabe, baina greba XX. mendeko lan-baldintzen hobekuntzen aldeko borrokan mugarri bilakatu zen langileen adoreagatik.

Wikipedia - 1913 Paterson silk strike.