Parisko Komunako langile eta soldaduek Vendôme Plazako zutabea eraitsi zuten, gainean Napoleon I. enperadorearen estatua zuena. Monumentua Austerlitzeko guduaren oroigarria zen, eta gerrari gorazarre egiten ziolako bota zuten. Armadak Komuna zapaldu ostean berreraiki egin zuen gobernuak.