argia.eus
INPRIMATU
Eliza eta Estatuaren arteko harremana eten zuen Parisko Komunak

Parisko Komunak Eliza eta Estatuaren arteko harremana eten zuen. Instituzio erlijiosoek finantzaketa publikoa jasotzea kontzientzia askatasunaren aurka zihoala iritzita, finantzaketa hori eten, kongregazio erlijiosoenak ziren jabetzak nazionalak deklaratu eta nazioaren interesen menpean jartzeko azterketa abiatu zuten.