Parisen San Bartolome gaueko sarraskia. Frantziako erlijio-gerra zibilen baitan izan zen. Egun hartan Parisen milaka higanot bildu ziren Henrike III.a Nafarroako erregea eta Margarita Valoiskoaren arteko ezkontzaren karietara. Ezkontza hori protestante eta katolikoen bake-itunaren ondorioetako bat zen, politikan higanoten parte hartzea onartzearekin batera, baina ez zuen onarpen handirik jaso. Higanoten dendak apurtu eta 3.000 hil zituzten. Higanotei, XVII. mendeaz geroztik, protestante deitu ohi zaie.