argia.eus
INPRIMATU
Parisen istiluak hasi ziren aldirietako auzoetan, poliziarengandik ihesean ari ziren bi gazteren heriotzagatik

Parisen istiluak hasi ziren aldirietako auzoetan, poliziarengandik ihesean ari ziren bi gazteren heriotzagatik: Zyed Benna eta Bouna Traoré.

Langabezia maila altuak eta errepresioaren aurkako istiluak lehertu ziren. Hiru astez haserrea Frantziako Estatu osora zabaldu zen. Gobernuak dozenaka milaka poliziaz gain, erreserbistak ere atera behar izan zituen kalera.

Guztira 8.000 auto baino gehiago erre zituzten eta 2.750 herritar baino gehiago atxilotu zituzten. Azkenik, 2015ean epaitu zituzten lehen txinparta eragin zuten poliziak, eta absolbitu egin zituzten.