argia.eus
INPRIMATU
Parabellum taldeak kontzertua eskaini zuen Barakaldoko auzitegi aurrean, taldekide intsumiso batek epaiketa zuen orduan

Parabellum musika taldeak kontzertua eskaini zuen Barakaldoko auzitegi aurrean, Lino Prieto taldeko kide intsumisoak epaiketa zuen ordu berean.

Bi aste lehenago Negu Gorriak-ek egin zuen salaketa kontzertua gustatu eta beraiek ere egin zuten bere zaleekin.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).