argia.eus
INPRIMATU
Pantera Beltzak armatuta agertu ziren Kaliforniako Kapitoliora

Pantera Beltzen mugimenduko kideek osatutako talde bat Kaliforniako Kapitolioan agertu zen armatuta.

Beltzen komunitateari zuzendutako armen kontrolaren inguruko lege proiektu baten aurkako protesta izan zen. Poliziaren gehiegikerien aurrean, autodefentsarako erabiltzen zituztela aldarrikatzen zuten.

Reagan presidenteak lege-proiektua sinatu zuen Poliziari aurre egiten zioten Pantera Beltzen autodefentsa patruilak gerarazi asmoz.