Pantera Beltzen Alderdiko 21 militanteren aurkako sarekada egin zuten. Gerora frogatuko zenez, faltsuki lehergailuak eta polizia agenteen aurkako hilketak prestatzea egotzi zieten. Prozesu judizialean zehar hainbat erakundek dirua bildu zuten auzipetuei laguntzeko. Epaiketa luze baten amaieran, guztiak errugabetu zituzten.