Pancho Villa hil zuten segada batean Mexikon. Familia kontuengatik bidaian zela bere autoa 150 balaz tirokatu zuten. Doroteo Arango zuen izena, gaztetan bandolero izandakoa, Mexikoko Iraultzaren buruzagi garrantzitsuena izan zen Emiliano Zapatarekin batera. Hiri ugari hartu zituen, bere armada mugitzeko trenak lapurtu zituen, etsaia nahasteko informe faltsuak eman zituen telegrafisten bidez, eta estratega bikaina izan zen, Chiuauan edo Ciudad Juarezen erakutsi zuenez.
Chihuahuako gobernadore izan zen aldian herri xehearen aldeko neurri andana hartu zuen eta besteren artean, Pernada Eskubidea debekatzeaz gain –bikote baten ezkontza egunean jauntxoek emakumea bortxatzeko beren buruari aitortzen zioten eskubidea–, hau praktikatu zuten zenbait gizon aberats zigortu zituen.
Paco Ignacio Taibo II, Pancho Villa: Una biografía narrativa (Booket).