Palestinarrek greba orokorra hasi zuten, Israelgo Gobernuak asentamenduak egiteko beren lurrak desjabetzeko hartutako erabakiaren aurka. Israelgo armadak sei hildako eta ehun zauritu eragin zituen. Egun honetan palestinarrek Lurraren Eguna ospatzen dute.