Palestinar talde batek Air France hegazkin bat bahitu zuen 248 bidaiari israeldarrekin eta Ugandako Entebbe aireportura eraman zuen preso politikoak askatzeko eskatuz.
Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko kideak ziren, eta Alemaniako Zelula Iraultzailearen eta Ugandako gobernuaren laguntza izan zuten. Israelgo militarrek operazioa aurrera eraman zuten.
Emaitza: bahitzaile guztiak, hiru bahitu eta 45 soldadu ugandar hil zituzten israeldarrek.