argia.eus
INPRIMATU
Pakito Arriaran internazionalista arrasatearra hil zuten El Salvadorren

Pakito Arriaran Arregi internazionalista arrasatearra hil zen Chalatenangon, El Salvadorren. ETAko kidea izana zen, eta 1982an El Salvadorrera joan zen bertako FLMN gerrillarekin borrokatzera mendietara. Logistika arloan egin zuen lan eta El Salvadorreko indar armatuek egindako eraso batean hil zuten.