Pailazo maltzurrez mozorrotutako jendeak AEB mailako masa histeria fenomenoa eragin zuen. Dena film labur baten promozio kanpainak eragin zuen, eta pailazo beldurgarriz jantzita, AEBetako eta Kanadako eskola inguruetan haurrak bahitzen saiatzen ari zirela zabaldu zen. Oihartzun mediatikoak eraginda, kasu gehiago agertzen hasi ziren eta guztira ehunka pailazo agertu ziren. Herritarrak beldurtzen ari zirela iritzita, pailazo mozorroak debekatzera iritsi ziren hainbat lekutan eta eskola inguruetan pailazoz janzteagatik zenbait pertsona atxilotu ere egin zituzten.