argia.eus
INPRIMATU
Orgreaveko bataila, Erresuma Batuko meatzari grebalarien eta Poliziaren artean

Orgreaveko bataila izan zen greban zeuden meatzarien eta Erresuma Batuko polizien artean. Meategira kamioiak eta eskirolak sartzea galarazi nahi zuten 5.000 grebalari egurtu zituzten zaldiz eta istiluen aurka jantzitako 6.500 poliziak. 100dik gora zauritu eta 95 atxilotu zituzten.

BBCk gertaeren ordena aldatu zuela frogatu izan da gerora, alegia, harriak botatzen zituzten langileak erakutsi zituzten lehenik eta gero polizien jipoia, alderantziz jazo arren. Greba historiko honetako inflexio puntuetako bat izan zen.

2015eko Batzorde Independente batek ebatzi zuen “poliziaren partetik gehiegizko biolentzia, meatzarien bortxa exageratuz kontakizun faltsua, atxilotuen aurkako salaketa faltsuak eta ofizialek babestutako kaltea” izan zirela.

 Diego Sideburns (CC BY-NC-ND 2.0)
 tintincai (CC BY-NC-SA 2.0)

David Peace, GB84.