Oreretako Matxarda talde feministak eraikin bat okupatu zuen. Honela zioten esku-orrian: “Non? N-1, trenbide eta papeleraren artean dagoen paradisu txiki batean, Oreretan bai. Zer? Emakumeentzako etxe bat okupatu dugu. Zertarako? Bizitzeko, garatzeko, ikasteko, barre egiteko, amesteko, erratzeko eta borrokatzeko, eta dena gure kabuz!”