argia.eus
INPRIMATU
Ehunka lagunek Ondarroako zubi batean erresistentziaz Urtza Alkortaren atxiloketari aurre egin zioten

Ondarroan, Urtza Alkortaren atxiloketa zailtzeko, zubi batean bildu ziren ehunka lagun. Ia astebetez Alkorta babesten aritu ostean, ehunka poliziak joan behar izan zuten berau atxilotzera. Ertzaintzak indarrez atera zituen zubian elkarri helduta zeuden herritarrak. Lau ordu inguru behar izan zituzten ondarroarrarengana iristeko. Baionan hasi eta Donostian beste indar bat hartu ostean, herri harresiak indar handia hartzen hasi ziren atxiloketa politikoei aurre egiteko tresna gisa.

Ikusi egun hartan gertatu bideoan, Naiz-en eskutik.