Ondarroako udalbatzak Lemoizko zentral nuklearra geldiarazteko egiten ari ziren desobedientzia kanpainei erabateko babesa adierazi zien. Konprometitu zen Iberdueroren ordainagiriak helbideratzeari uztera. Euskal Herriko beste hainbat udalek ere antzeko erabakiak hartu zituzten urte haietan, haien udalerriak “energia nuklearrik gabeko herri” izendatuz. Esate baterako, Lekeitioko Udalak 1979an material erradioaktiboak garraiatzen zituzten ibilgailuei herrian sartzea debekatu zien.