Olentzeroz eta Bizarzuriz jantzita, Parisko La Santé espetxeko murrura igo ziren hainbat ekintzaile. Zuzen eta Demo taldeetako hainbat kide espetxera sartu eta bi euskal preso eta bretainiar batekin hitz egiteko aukera izan zuten. Murru gainean zeudenek euskal presoen aldeko pankartak erakutsi zituzten. Denak atxilotu zituen Poliziak.
Nora Alberbide - La Santeko murru gainean euskal presoen hurbilketa eske (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abenduak 22).