Olentzero Algecirasko espetxeko horman zintzilikatu zen bertako presoak askatu asmoz. Eguberritako pertsonaiaz jantzitako ekintzaile bat laguntzaile batekin zintzilikatu zen kartzelako leihoetan, mailua eta rotaflexa eskuetan, eta hormak eta barroteak hausteari ekin zioten. Presoekin Elkartasuneko zazpi kide atxilotu zituzten ekintzagatik. Aurreko urtean antzeko ekintza egin zuten, pikotxa batekin horma kolpatuz. Algecirasko espetxean, Euskal Herritik 1.100 kilometrora dozenaka euskal preso zeuzkaten dispertsaturik.
Olentzero Algecirasen izan da bigarrengoz, bertako euskal presoak kaleratzeko asmoz (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abenduak 24).