argia.eus
INPRIMATU
Firestone fabrika okupatu eta beso erorien greba hasi zuten langileek Ohion, AEBetan

Ohioko Firestone pneumatiko fabrika okupatu eta beren lanpostuetan beso erorien greba hasi zuten langileek, AEBetan.

Greba mota honetan, langileek bere lanpostuan jarraitzen zute, baina lana oso poliki eginez, edo guztiz eraginkorra ez zen moduan. Greba tradizionalekin alderatuta, beso erorien grebek arrisku gutxiago zeukaten, grebalariak legez kanpoko greba batean parte hartzen ari zirela akusatzea zailagoa zelako.

United Rubber Workers sindikatua aitortu ez eta afiliatutako langileak kaleratzeagatik hasi zen borroka. Greba beste pneumatiko fabriketara zabaldu zen eta sindikatuak AEBn ezartzea lortu zuen.