argia.eus
INPRIMATU
No Gun Ri-ko sarraskia amaitu zuten Korean AEBek

No Gun Ri-ko sarraskia amaitu zuten Korean AEBek. Hilabete lehenago hasi zen Koreako Gerra, bitan zatitutako herrialdea batu nahian Ipar Koreako armada Hego Korean sartu zenean. Ipar korearren indarrak sorpresaz harrapatuta, Hego Koreako eta AEBetako armadak hegoaldera egin zuten, baita errefuxiatu kopuru handiak ere.

Pertsona hauen artean mozorroturik soldadu ipar korearrak zeuden beldurrez, estatubatuarrek errefuxiatuak hiltzeko agindua eman zuten eta hiru egunetan 300 zibil hil zituzten.

AEBetako soldaduak erretiratu zirenean, ipar korearrek lagundu zieten bizirik irten zirenei. 2001ean, AEBetako Gobernuak "zoritxarreko tragediatzat" jo zuen.