argia.eus
INPRIMATU
Nikaraguako Managua hiriburuan sartu zen FSLN gerrilla eta diktadura amaitu zuten

Nikaraguako hiriburu Managuan sartu zen Nazio Askapenerako Fronte Sandinista eta Somozaren diktadurari amaiera eman zioten. 1961an FSLN eratu zenetik Somozaren erregimen diktatorialaren aurkako borroka armatuan aritu ziren.

Gerrillarien %30 emakumeak ziren eta 1984ko hauteskunde demokratikoetan emakumeen %67k FSLNri eman zion.

Gobernura iritsita, Iraultza Sandinista abiatu zuten. CIA agentziak, ordea, Guardia Nazionaleko kide erbesteratuak entrenatu eta finantzatu zituen gobernu ezkertiarraren aurka gerra egiteko. Hala hasi ziren Contrak eta 1990ra arte iraungo zuen gerra.

Zenbaiy argazki jarraian.