Negu Gorriak taldeak kontzertu sorpresa eman zuen Gipuzkoako epaitegiaren aurrean, kamioi batean. Taldeko baxulari Mikel Kazalis intsumisoa epaiketara deituta zegoen, besteren artean. Kazalis ez zen epaiketara aurkeztu “epaileek kalean zer gertatzen den jakin dezaten”. Kontzertuarekin errepidea moztu zuten ahoz aho zabalduta bertan bildu zirenenen gozamenerako, eta kalean zebiltzan herritarren harridurarako.
Kontzertua amaitu zenean, kamioiak alde egin, eta bertaratutako 200 lagunek eserialdia egin zuten Gobernu Zibilaren aurrean.
Ikusi ekimenaren bideoa.
Mikel Arrieta, Esan ozenki: intsumisioa! (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko ekainak 28)